lunes, 30 de diciembre de 2013

LEHENGUSUAREN URTEBETETZEA

Orain dela bi egun izan zen nire Mungiko  lehengusuaren urtebetetzea . Bederatzi urte egin zituen eta Bilboko lasergunera joan ginen ospatzera  .  Mungitik Bilbora autobusesz joan ginen , jende asko zegoen euskal selekzioak San Mamesen jolasten zuelako . Mutil asko bildu ginen eta hiru talde osatu genituen gure artean borrokatzeko . Lehenengo arauak azaldu zizkiguten , gero txalekoa ipini ginen ,  kolore desberdinetako argiak zituen .  Gure basean sartu ginen eta partida hasi zen ,  pistolak laserreskoak ziren eta ez zuten minik egiten . Laberinto antzeko bat zen, horma eta kupelak zeuden izkutatzeko .

Partida bukatzean puntuaziozko paperak eman zizkiguten , gero meriendatzera joan ginen  , merienda bukatu eta gero beste partida bat jolastu genuen , denak izerditan bukatu genuen  .



Mungira itzultzeko ere autobusa hartu genuen , gaua zenez aitite eta amamaren etxean geratu ginen lo egitera.