viernes, 11 de octubre de 2013

GELAKO ARAUAK

Egun batean andereñoak papel erdia emon zigun eta bakoitzak hiru arau 
ipini genituen, gero komunean jarri genituen  harbelan idatziz  eta errepikatutakoak ezabatu. Hurrengo egunean taldean puntuatu eta guretzat garrantzitsuak zirenak aukeratu genituen. Horrela dekalogo hau osatu genuen:

1. Norbait erratzen bada barrerik ez egin.
2. Andereñoa  azaltzen dagoenean adi egon.
3. Zehozer  esan behar baduzu eskua altxatu, hitz egiteko txanda errespetatu.
4. Ordenagailua  eta zureak ez diren gauzak zureak baino hobeto zaindu.
5. Ez baduzu zehozer ulertzen, ausarta izan eta galdetu.
6. Taldean lan egin eta elkar lagundu.
7. Elkarren artean euskeraz hitzegin.
8. Taldekiak eta gelakiadeak errespetatu.
9. Andereñoari kasu egin.
10.Klasea hasi baino lehen materiala prestatu eta agenda mahai gainean jarri.


         

ASTE HONETAKO AZTERKETAK

Atzo Osteguna inguruko azterketa euki genuen.Azterketa unibertsoari buruz izan dzen Azterketa lehenengo orduan izan da. Gaur ostirala mate azterketa euki dugu , azkenengo orduan egin dugu.Gure ustez ez da izan oso zaila baina hobeto ez dugu ezer esaten...emaitzak ikusi behar.

Azterketa egin baino lehen lasaitu egin gara ariketa berezi batzuekaz. Gero azterketa lasaiago egin dugu eta gure ustez hobeto atera zaigu. Eta orain poz pozik gauz.


Pablo Pacho, June Lobato, Iñigo Villegas

ESPIOI JOLASA

Gaur tutoretza orduan jolas batera jolastu dugu, espioia du izena. Arauak ziren:
begiak eztalita, berbarik ez egitea
Helburuak  beste kideak  ezagutzea eta elkar ukitzeko beldurra kentzea izan dira.
Izilik egotea asko kostatu zaigu  baina oso ondo pasatu dugu. Amaitu eta gero borobil batean esarri eta sentitu duguna kontatu dugu: batzuk agobiatuta, beste batzuk beroa, desorientatuta, galduta...
Amaitzeko errelajazioa ariketa batzuk egin ditugu.