
Orain dela bi egun izan zen nire Mungiko lehengusuaren urtebetetzea . Bederatzi urte egin zituen eta Bilboko lasergunera joan ginen ospatzera . Mungitik Bilbora autobusesz joan ginen , jende asko zegoen euskal selekzioak San Mamesen jolasten zuelako . Mutil asko bildu ginen eta hiru talde osatu genituen gure artean borrokatzeko . Lehenengo arauak azaldu zizkiguten , gero txalekoa ipini ginen , kolore desberdinetako argiak zituen . Gure basean sartu ginen eta partida hasi zen , pistolak laserreskoak ziren eta ez zuten minik egiten . Laberinto antzeko bat zen, horma eta kupelak zeuden izkutatzeko .
Partida bukatzean puntuaziozko paperak eman zizkiguten , gero meriendatzera joan ginen , merienda bukatu eta gero beste partida bat jolastu genuen , denak izerditan bukatu genuen .
Mungira itzultzeko ere autobusa hartu genuen , gaua zenez aitite eta amamaren etxean geratu ginen lo egitera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario