Páginas

viernes, 13 de septiembre de 2013

UNIBERTSOA EZAGUTZEN

Gure lehenengo gaia "Izarren hautsa" du izena. Gai honetan Unibertsoan dauden astroak ikasiko ditugu. Esate baterako: planetak, astroak, zulo beltzak, Eguzki sistema, izarrak...
Gauza asko ikasiko ditugula uste dugu eta gainera entzun dugu gai polita dela.

IBAI, ASIER, IBON eta PABLO

LEHEN ASTEA ESKOLAN!

Gure lehen astea eskolan oso izugarria izan da lagun berriak eta andereño berria euki dugulako, Eguzkiñe du izena.
FotografíaGelara etorri ginen ginen eta bi jolas egin genituen andereñoarekin, geroago patiora joan ginen lagun berriekin jolastera. Asteazkenean ordenagailuekin ibili ginen oso gustura eta pozik. Hurrengo egunetan Matematika, Euskera, Ingelesa, Gaztelania eta Gimnasia euki ditugu.
Gaur praktikako mutil bat etorri da, Nestor du izena. Oso majua da eta dibertigarria.

Olatz A., Olatz F., Sandra, Ainara

GURE LEHEN EGUNAK ORDENAGAILUEKIN

Astearte goizean ordenagailuekin lanean hasi ginen. Ez ziren oso ondo ibiltzen eta problema asko egon ziren, ordenagailu batzuei letrak falta zitzaizkien, baina arazo larriena googlen ezin geluela sartu izan zen. Datorren astean konponduta egotea espero dugu.

ISMAELEN DORTOKA

Gaur Ismaelek ekarri du dortoka bat klasera. Roky du izena,urte bat du eta 12cm zabaleran, 22cm luzeran neurtzen du.
Egunero eman behar dio 5 edo 6 bider 2 palu arrain eta haragia jateko. Ismaelen gelan lo egiten du urez betetako balde batean sartuta.
Gelan argazkiak atera dizkiogu, eta super modelo bat dirudi, ja,ja, ja!


GALDAKAOKO JAIAK



   
                                                                   

Gaur 2013ko Irailaren 13an Galdakaoko jaiak hasten dira.
Barraka asko daude: igela, dragoia,la olla, autotxokeak...
Plaza Gorrian ume txikientzako gauzak egongo dira.
Mundu guztia dago irrikietan Galdakaoko festak hasteko.
Eleneren iritzia hau da: oso pozik nago Galdakaoko jaiekin.
Izarore  iritzIA hau da: asko gustatzen zaizkit festak eta oso
dibertigarriak dira.
Juneren iritzia hau da :festak  oso esperientzia polita eta dibertigarria
da.
Oihaneren iritzia hau da: oso ondo pasatzea.

IZARO,JUNE, OIHANE,ELENE